MENDIZALE BETERANOEN 39 IBILALDIA

Informazio orokorra

Beteranoak hezur gogorrak gara eta zailtasunei aurre egiten badakigu. Pare bat arazok EMF-k antolatutako Beterano Martxarako aurreikusita geneukan data aldatzera behartu gaitu: 39. edizioa azaroko 10ean ospatuko dugu. Aurten, Euskal Mendizale Federazioak CM Gazteiz-i laguntza emango dio.

Jan eta edan baino lehen, kirol pixka bat egingo dugu. Horretarako, ibilbide zirkular bat egingo dugu, zeinek 20 kilometro eta 1000 metroko desnibela duen; guztira, 5 orduko iraupena. Antolatzaileek ez dute hornikuntza posturik jarriko; baina, bai hainbat sorpresa. Horregatik, bokata, fruta eta edaria partehartzaile bakoitzaren kontu egongo dira.

Elkar-lekua Mendizorrotzako parking-a izango da, azaroak 10 egunean, goizeko 08:00tan (ikusi informazioa web-orrialdean) eta bazkaria Ruta de Europa jatetxean, Subillana-Gasteiz herritik gertu dagoena.

Ibilaldirako izenematea EMF-FVM  (emf.eus) eta CM Gazteiz (cmgazteiz.com) web orrien bidez: ordaindu beharrekoa 33 € izango dira, autobusa dohainik izango delarik bazkaltzera geratzen direnentzat (ikusi atxikitutako oharra). Izenematearen epea urriak 18, ostirala, eta azaroak 4, astelehena izango da.

INFORMAZIO GUSTIA https://emf.eus/Post?id=1266

Izena eman dutenen zerrenda



Ekitaldiko Kartela