Informazio orokorra
12 Abenduak – Oketa (1031 m) – Dohaineko izen-ematea, baina
derrigorrezkoa
EMFk eta Ehun Mendien Anaidiak, bere Anaia Nagusiaren eskutik,
dei egiten diegu kide berriei, Anaidiarekiko atxikimendua berritu duten
pertsona guztiei, ehun mendie osatuz, eta lehiaketa historiko honen
jarraitzaile guztiei, Gorbeiako eta inguruko beste leku batzuetako ikuspegiez
gozatzeko.
Ehun urte baino gehiago pasatu dira Euskal Herriko
mendizaleen artean aitzindariak izan ziren haiek gaur egun mendi-lehiaketa gisa
ezagutzen ditugunak asmatu zituztenetik. Aspaldi samar, 1914ko irailaren 30eko
gauean, Club Deportivo Bilbaoko mendizale talde bat Ganekogorta gailurrera igo
zen, elkar hartuta edo sekretupeko talde gisa mendi lehiaketa bat abiarazteko:
huraxe jaso da Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako lehen lehiaketa
gisa. Antxon Bandres Azkueren eskutik, gailur horretan diseinatu zen lehen
erronka zehatz hura euskal mendizaleen talde batentzat, eta gure jarduera hau
sistematikoki, etengabe eta planifikatuta sustatzea zuen xede.
Euskal Herriko Mendien Katalogoan sartuta dauden ehun
menditara igotzean datza Ehun Mendien Lehiaketa, betiere, EMFren batzarrak
onartutako araudian zehazten diren baldintzak betez. 2020ko ekitaldiaren
ostean, guztira 4469 mendizale eta 6724 historialak biltzen ditu Anaidiak.
Aurten, ongietorria egi nahi diegu kide berriei, festa txiki
baten bidez, egoera honetan ezin baitu beste modu batean izan.; Oketa
gailurrera igo eta jaitsi ondoren egingo da, Ubideko plazan. Oroigarri bat
emango zaie Anaidiko kide berriei nahiz ehun mendien zerrenda berriro osatu
dutenei; baina oparia ez zaio emango beste inori eta ez zaie etxera bidaliko
jardueran parte hartzen ez dutenei.
Izena eman dutenen zerrenda
Probako Kartela
